Ud. está aquí:
  1. Hasiera
  2. Legezko oharra

Legezko oharra

Ataria erabiltzeko baldintza orokorrak

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak jakinarazten dizu www.educacion.gob.es webgunerako sarbidea (hemendik aurrera, "ataria") eta haren zein barruko azpi-atal eta direktorioen erabilera lege ohar honetan zehaztutakoaren baldintzapean egongo direla, baita webgunearen bitartez lor daitezkeen zerbitzu eta edukiak ere, haietara sartzeko beste baldintza orokor batzuk onartu behar izango direla baztertu gabe.

Beraz, legezko ohar honetan zehaztutako baldintzekin ados ez bazaude, ataria ez erabiltzea eskatuko genizuke; izan ere, atarira sartzeak eta bertako zerbitzu eta edukiak erabiltzeak testu honetan bildutako baldintza legalak onartzea esan nahiko du. Ohar honetan bildutako baldintzak aldatu egin daitezke; hortaz, atarira sartzen zaren bakoitzean baldintzok berrikustea gomendatzen dizugu.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak atariaren aurkezpena, konfigurazioa, berezitasun teknikoak eta zerbitzuak aldatzeko, zabaltzeko edo baliogabetzeko eskubidea izango du, edozein momentutan eta aurrez erabiltzaileei jakinarazi beharrik gabe. Halaber, atariko edukiak edo haren diseinua eguneratu, zuzendu, aldatu, gehitu edo kentzeko aldaketak ere egin ahalko ditu. Atariak eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak aldian-aldian eguneratzen dira. Informazioa momentuan eguneratzen ez dela kontuan izanik, atariko informazio, zerbitzu eta edukien indarraldia eta zehaztasuna egiaztatzea gomendatzen dizugu.

Atariaren bitartez lortutako informazioa eta bertako harreman inprimakietan egindako galderen erantzunak informazio orokorreko funtzioa eta herritarrei arreta ematekoa betetzen dute, informazio administratiboaren eta herritarren arretarako zerbitzuak arautzen dituen otsailaren 9ko 208/1996 Errege Dekretuaren 4. artikuluak xedatutako baldintzekin bat eginda. Beraz, ez du inoiz ondorio juridiko loteslerik izango.

1. Jabetza intelektualeko eta jabetza industrialeko eskubideak

Atariko diseinua, iturri-kodeak, logoak, markak eta bertan agertzen diren gainontzeko ikur bereizgarriak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioarenak edo erakunde parte-hartzaileenak dira eta dagozkien jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideek babesten dituzte. Halaber, dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babestuta daude Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren zerbitzarian dauden irudiak eta bestelako elementu grafikoak.

Atariak emandako testuak osorik edo zatika erabiltzeko baimena ematen dugu, betiere inolaz aldatzen ez badira eta informazio iturri gisa Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa aipatzen bada. Gainontzeko edukien kasuan, baimena eduki hori deskargatzeko eta pribatuki erabiltzeko bakarrik da, betiere edukiok aldatzen ez badira. Beraz, haien erabilera, erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, aldaketa edo antzeko beste edozein jarduera erabat debekatuta daude, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak espresuki baimena eman ez badu behintzat.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak hirugarrenen jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak errespetatzen ditu; horregatik, atari honek haren eskubideak urratzen dituela pentsatuz gero, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioarekin harremanetan jartzeko eskatuko genizuke.

2. Pribatutasuna

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak du atariko erabiltzaileek emandako datu pertsonalekin sortutako artxibategien erantzukizuna.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoaren arabera, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak datu pertsonalak sekretuan mantentzeko eta haiek konfidentzialtasunez tratatzeko eginbeharra betetzeko konpromisoa du. Helburu horretarako, beharrezko neurriak hartuko ditu datu horiek baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo atzitu ez daitezen.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren garapen Araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak xedatzen dituen datuak babesteko mailak mantentzen ditu, eta eskura dituen bitarteko tekniko guztiak erabili ditu erabiltzaileek emandako datuak galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe atzitu edo lapurtzen dituztela saihesteko.

Datu pertsonalak bildu eta automatikoki tratatzearen helburua erabiltzaileak kasu bakoitzean eskatutako zerbitzuak kudeatzea, ematea, zabaltzea eta hobetzea da, baita erabiltzaileek egindako galderen segimendua egitea ere.

Erabiltzaileak edozein momentutan erabili ahalko ditu datuok atzitu, zuzendu, baliogabetu edo haiei aurka egiteko eskubideak, eta horretarako eskaera edozein modutan egin dezake, betiere eskaera bidali duela eta jaso dela gordeta gelditzen bada. Eskaerak Informazio eta Komunikazio Teknologien Zuzendariordetza Nagusira bidali beharko dira, helbide honetan: C/ Vitruvio, 4, 28071 MADRIL (Espainia).

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak gaitasuna du egungo pribatutasun politika aldatzeko, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren lege, jurisprudentzia edo interpretazio berrikuntzei egokitzeko helburuarekin. Kasu horretan, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak aldaketen berri emango luke, egindako aldaketak zehatz-mehatz eta aurretiaz azalduta, eta, beharrezkoa izanez gero, aldaketok gauzatzeko onarpena eskatuta.

3. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Legezko ohar hau osatzen duten baldintzak interpretatzerakoan sortutako eztabaida edo arazoen kasuan aplikatu beharreko legedia Espainiakoa izango da, baita oraingo atariaren zerbitzuekin lotutako beste edozein gairen kasuan ere.

Atarira sartzeagatik edo bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzeagatik sor daitezkeen gatazkak konpontzeko, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak eta erabiltzaileak erabiltzailearen helbideko epaileengana eta epaitegietara jotzea adostu dute, betiere horiek Espainiako lurraldean baldin badaude, eta Administrazio Publikoen eta Prozedura Administratibo Bateratuari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak xedatzen duenaren arabera egokiak diren erreklamazio zibil edo administratiboak egin ostean.

4. Estekak edo hiperestekak

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak zuretzat interesgarri izan daitezkeen webguneetarako sarbidea eskaintzen dizu. Esteka horien helburua interesgarri izan daitezkeen baliabideak internet bidez eskura jartzea da soilik. Hala ere, webgune horiek ez dira Ministerioaren jabetzakoak, eta ez dute haren edukien berrikuspenik egiten; beraz, Ministerioak ez du webgune horien inguruko erantzukizunik, ezta kanpoko haien funtzionamenduaren edota bertara sartzeak eragin ditzakeen kalteen erantzukizunik ere. Soilik erabiltzailearen erantzukizunpean egongo dira estekaren webgunera sartzeagatik sor daitezkeen ondorio, kalte edo ekintzak.

Erabiltzaile batek bere webgunearen eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren webgunearen artean hiperesteka bat ipini nahi badu, ondokoa kontuan izan beharko du:

  • Hiperesteka ipintzeak ez du esan nahi Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren eta webgunearen jabearen artean harremanik dagoenik, ezta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak webgune horren eduki edo zerbitzuak onetsi eta onartzen dituenik ere. Beraz, ezin izango da adierazi edo aditzera eman Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak espresuki hiperesteka baimendu duenik edo helmuga hiperesteka horrek eskaintzen edo eskura jartzen dituen zerbitzuak inola ikuskatu edo onartu dituenik.
  • Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ez du inongo erantzukizunik izango hiperestekaren webgunean eskaintzen dituen eduki edo zerbitzuen inguruan, eta ez ditu haien kalitatea, zehaztasuna, fidagarritasuna, zuzentasuna edo moraltasuna bermatzen. Soilik erabiltzailearen erantzukizunpean egongo dira hiperestekaren webgunera sartzeagatik sor daitezkeen ondorio, kalte edo ekintzak.
  • Hiperesteka ipintzen duen webguneak ezin izango du Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari dagokion marka, izendapen, logotipo, eslogan zein bestelako bereizgarririk izan, hiperestekaren parte diren zeinuak salbu.
  • Hiperesteka ipintzen duen webguneak ez du informazio edo edukirik izango haiek legez kontrakoak, diskriminatzaileak, edo onartutako printzipio etikoen aurkakoak badira zein ordena publikoari eraso egiten badiete, ezta hirugarrenen edozein eskubideren aurkakoak badira ere.

5. Frame-ak

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak espresuki debekatzen du "framing" delakoak egitea, hau da, hirugarren pertsonek atariaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzen dituzten mekanismoak erabiltzea.

6. Erabilera estatistikak

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak jakinarazten du atari honek Google Analytics tresna erabiltzen duela estatistika ondorioetarako bakarrik.
 

7. Cookies

Las cookies son ficheros creados en el navegador del usuario para registrar su actividad en el sitio web.
El portal del Ministerio de Educación, Cultura y Deporte sigue la regulación legal y las directrices en esta materia de la Agencia Española de Protección de Datos.
En ningún caso, se utilizan para recoger información de carácter personal.

Estas son las cookies utilizadas por el portal del Ministerio de Educación, Cultura y Deporte:

NombreFinalidad

_ga, _dc_gtm_*, _gat y _gat_*

Almacenan información técnica para generar estadísticas de uso del portal (páginas visitadas, nuevas visitas, etc). Son cookies de Google Analytics.

JSESSIONID y BIGipServerpool_*

Almacenan información técnica para una mejor experiencia del portal.

aceptaCookies

Almacena información acerca del uso de cookies del portal

encuesta

No siempre. Almacena información relacionada con alguna encuesta que esté activa en el portal.

Al navegar por el portal del Ministerio de Educación, Cultura y Deporte, usted acepta y permite el uso y la instalación de estas cookies.

No obstante, usted puede deshabilitarlas en su navegador o con alguna aplicación de bloqueo de rastreo, sin embargo le aconsejamos y agradecemos que las mantenga activas. El Ministerio de Educación, Cultura y Deporte no se hace responsable de que, al desactivar las cookies, la página deje de funcionar correctamente.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para dar una mejor experiencia de navegación. Si continúa navegando se considera que acepta nuestra política de cookies

  • Entendido