Kudeaketa Ministerioan

Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionala (INAEM) antzerkiarekin, dantzarekin, musikaren eta zirkoarekin lotutako programak artikulatzen eta garatzen dituen Kulturako Estatu Idazkaritza erakundea da.

Helburuak

  • Aipatutako arloak sustatzea, babestea eta hedatzea.
  • Arlo horiek kanpora ateratzea.
  • Autonomia erkidegoekin komunikazioa koordinatzea aipatutako materiei dagokienez.

INAEMek bi eremu nagusitan garatzen du bere lana:

Sorkuntzan eta sustapen zuzenean

Bere barnean sorkuntza artistikoko, erakusketako edota izaera dokumental eta teknikoko mendeko zentroak hartzen ditu, baita mintegi eta biltzar txikietarako gune bat ere: Magaliako jauregi-gaztelua.

Erakunde publikoei eta pribatuei, konpainiei eta elkarte artistikoei laguntza emateko eremua

Unitate administratiboen bidez kudeatzen da: hau da, Kulturako Estatu Idazkaritza mendeko ekoizpen, erakusketa eta heziketa artistikoko zentroen bidez.

Arte Eszenikoen eta Musikaren sustapen eta erakusketa politikak garatzen ditu Espainian zein atzerrian.

Etengabe ari da elkarlanean autonomia erkidegoekin, Kanpo Ministerioarekin eta Lankidetzakoarekin, eta Kulturako Estatu Idazkaritza beste departamentu batzuekin.

INAEMek urtero egiten dituen ekoizpen eta erakusketa proiektuentzat laguntzak banatzen ditu, baita Espainian zein atzerrian egiten dituen birentzat ere.

Más información

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para dar una mejor experiencia de navegación. Si continúa navegando se considera que acepta nuestra política de cookies

  • Entendido