Lankidetza nazionala. Kultura Industriak

Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioa:

Kultura Ministerioak lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu 2005etik 2009ra bitartean Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioarekin (FEMP) Kultura Adierazleen Sistema ezartzeko.

Kultura Ministerioak eta FEMPk tokiko administrazioetan kultura-politikak ebaluatzeko adierazleen sistema bat sortzeko azterlana jarri zuten abian. Nazioartean proiektu aitzindaria da, tokiko eremuan kultura-politikak egiteko gida praktikotzat hartuko dena.

FEMPk abiarazi zuen proiektu honen ekimena, eta 2005. urteaz geroztik Kultura Ministerioaren babesa jaso du. Bi aldeek ondoko auziak aintzat hartu zituzten: tokiko kultura-politikak Kulturaren Agenda 21ean bildutako printzipioetara bideratzeko beharra eta Administrazio Publikoaren kultura-politika aplikatzeko orduan informazio sistemak nahiz planifikazio estrategikoko prozesuen ezarpena. 2005. urteaz geroztik urtero lankidetza-hitzarmenak sinatu dira ondoren abian jar daitezen.

FEMPko Kultura Batzordearen lehentasuna kultura behatokiak, kultura azterketa eta baliabide zentroak, laborategiak eta gure herrialdean udalek eta diputazioek sortu dituzten behaketa zentroak, informazio kulturala prestatu eta ebaluatzeko zentro guztiak egituratzea izan zen.

FEMPko batzorde honek sortutako lan-talde batek adierazleen sistema bat egitea proposatu zuen, Kulturaren Agenda 21ean eta, zehazki, ondokoa proposatzen duen 25. artikuluan oinarrituz: “Eragin kulturala ebaluatzeko formen ezarketa sustatzea, hirien bizitza kulturalari aldaketa esanguratsuak dakarkioten ekimen publiko edo pribatuak derrigor kontuan hartzeko.” Kulturaren Agenda 21ak XXI. mendeko garapen kulturalak dituen erronkei erantzuten lagundu nahi du, aurreko mendearen bukaeran garatuz joan den ingurumenarekiko kontzientziazio- eta konpromiso-prozesua aurrera eraman den bezala.

Une oro Kultura Ministerioaren eta FEMPren laguntza jasoz 2005. urteaz geroztik lan-taldeak garatu dituen lanei esker, adierazleen sistema bat diseinatu ahal izan da, etengabeko hobekuntza eta kalitatea bermatu ahal izateko autoebaluazio tresna dena; horrez gain, tokiko informazio kulturaleko sistemak hobetzeko eta indartzeko formula ere bada. Metodologikoki, mailaz maila aurrera egingo duen ezarketa sistema bilakatzeko diseinatuta dago.

FEMPko Kultura Batzordeko presidenteak eta Kultura Ministerioko Kultura Politika eta Industrien zuzendari nagusiak adierazleen sistema aurkeztu dute 2008ko abenduan FEMPren egoitzan, Kulturaren Agenda 21ean oinarrituta eta tokiko kultura-politikak egiteko orientazio gida praktiko izateko sortua. Ekitaldian aipatu sistema eraiki duen lan-taldeko kideak eta FEMPko Kultura Batzordeak izendutako lan-taldean presente dauden udaletako ordezkariak izan ziren. Arestian aipatu bezala, lan-talde horrek Espainian dauden behatoki eta laborategi kulturalen arteko lankidetza egituratzen du.

2009ko apirilaren 2an Kultura Politika eta Industrien zuzendari nagusiak eta FEMPko Kultura Batzordeko presidenteak tokiko kultura-politiken plangintza egiteko gida aurkeztu zuen Kultura Ministerioaren egoitzan. Gida hori kultura-politikak ebaluatzeko tresna da, betiere egokitasun eta errentagarritasun sozialeko irizpideetan oinarrituta.

Kulturaren arloan erabakiak hartzeaz arduratzen diren tokiko administrazioko politikariei eta teknikariei zuzendua, gidak kultura-politiken ebaluazioa eta plangintza egiten du 316 adierazle kualitatibo nahiz kuantitatiboren bidez eta hainbat motako gaiak aztertzen ditu, horien artean, honakoak: kultura eta garapen ekonomikoa eta soziala eta lurraldearena; kultura-politiken zeharkakotasuna; kultura eta biztanleen partaidetza; kultura-eskaintzaren eskuragarritasuna; eta memoriarekin eta berrikuntzarekin erlazionatutako ekimenek tokiko nortasuna lantzen duten eginkizuna.

Hemendik aurrera udalek eta, orokorrean, tokiko erakundeek, adierazleen sistema batez baliatuko dira kultura-politika ebaluatzeko eta aukera, kalitate eta errentagarritasun sozialeko irizpideen arabera garatzeko.

Agiri hau FEMPren web orrian dago oso-osorik. Hona hemen horren esteka:

© Ministerio de Cultura y Deporte

Logotipo W3C/WAI doble A (WCAG 1.0) Este documento es valido XHTML 1.0 Strict Este documento CSS es valido

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para dar una mejor experiencia de navegación. Si continúa navegando se considera que acepta nuestra política de cookies

  • Entendido