Espainian argitaratutako liburuen datu-basea

Honako datu base honek 1972tik Espainian argitaratutako liburu guztien erreferentzia bibliografikoak jasotzen ditu. ISBNren Espainiako Agentziak kudeatzen du. Datuak argitaratzaileak berak ematen ditu 1972tik derrigorrezkoa den ISBNren esleipen eskaera tramitatzerako orduan.

Gaztelerazko, katalanezko, galizierazko eta euskerazko 90.000 erreferentzia baino gehiago jasotzen ditu, oraindik eskuragarri daudenak zein jada agortutakoak.

Hurrengo irizpideen arabera egin daitezke bilaketak: ISBN zenbakia, egilea, izenburua, gaia, argitaletxea, urtea, sail edo bilduma eta argitalpen lekua.

Bilaketa hizkuntzaren, erregistro motaren eta euskarriaren arabera mugatzeko aukera dago.



Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para dar una mejor experiencia de navegación. Si continúa navegando se considera que acepta nuestra política de cookies

  • Entendido