Kopia pribatua

Kopia pribatua babestutako lanen zein prestazioen erabiltzaileen eskubidea al da? Ez da eskubidea; babestutako lanen eta prestazioen jabetza intelektualeko eskubideen titularrek erabakitako erreprodukzio-eskubideei jarritako muga da.
Muga horri esker, pertsona fisiko batek legez eskuratu ahal izan duen hedatutako lan jakin batzuk pertsona horrek berak erreproduzi ditzake. Horretarako, ordea, beharrezkoa da lortutako kopia modu kolektiboan edota irabaziak ateratzeko ez erabiltzea.

Zergatik mugatu dute erreprodukzio-eskubidea? Pertsona fisikoek, egokiak diren ekipoen, aparatuen eta euskarrien bidez, babestutako lanen zein prestazioen kopiak egin ahal izateko titularraren baimena lortu beharrik izan gabe.

Kopia pribatuak zergatik sortzen du lanen titularren aldeko konpentsazioa? Legeak pertsona fisikoei erabilera pribaturako kopiak egiteko emandako baimenaren kalte ekonomikoa ordaintzeko.

Nork ordaindu behar du kopia pribatuagatiko konpentsazioa? Espainian, lanak erreproduzitzeko egokiak diren ekipoen zein euskarrien fabrikatzaileek eta inportatzaileek ordaintzen dute ordainsaria. Aparatu horiek Espainiako lurraldean bertan erabiliko eta banatuko dituzte. Ordainketa egiteko betebeharra duten subjektu horiez gain, banaketa-katean azken kontsumitzaileak edota erabiltzaileak izango ez diren ondorengo eskuratzaileak konpentsazioa ordaintzeko erantzule solidarioak dira.

Nork zehazten du kopia pribatua egiteko egokiak diren zer ekipok eta euskarrik ordaindu behar duten konpentsazioa, eta ordainsari horren zenbatekoa? Egun, erreprodukzio-ekipoek eta euskarriek konpentsazioa ordaindu behar dute. Zenbatekoa Jabetza Intelektualaren Legearen moldatutako testuaren 25. artikuluan ezartzen da.
Etorkizunean, Gorte Nagusietan aipatutako testu bateginaren aldaketa-proiektua onartutakoan, konpentsazioa ordaindu behar duten ekipoak zein euskarriak eta ordainsari horren zenbatekoa Kultura Ministerioak eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak elkarrekin finkatuko dituzte, aurretik konpentsazioaren hartzekodunekin eta zordunekin negoziatuta eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Kontseiluari kontsultatuta.
 

Agitaratu duten babestutako edozer lan edota prestazio motaren kopia pribatua egin al dezaket?Bai, ordenagailuko programena eta datu-base elektronikoena izan ezik.

Gaiarekin lotutako dokumentuak


Documentos Relacionados

 

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para dar una mejor experiencia de navegación. Si continúa navegando se considera que acepta nuestra política de cookies

  • Entendido