Jabetza intelektuala, oro har

Zer da jabetza intelektuala?Jabetza intelektuala izaera pertsonaleko edota ondare izaerako eskubide multzoa da, eta egileari eta beste titular batzueri beraien lan eta prestazioak antolatu eta ustiatzeko aukera ematen die.

Zein legek arautzen du jabetza intelektuala? Jabetza Intelektualaren Legearen testu bateginak, apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege-dekretuak onartutakoak.

Zer babesten du jabetza intelektualak? Jabetza intelektualak edozein euskarritako jatorrizko sormen lan artistiko, zientifiko eta literarioak babesten ditu: liburuak, idazlanak, musika-konposizioak, lan dramatikoak, koreografiak, ikus-entzunezko lanak, eskulturak, lan piktorikoak, planoak, maketak, mapak, argazkiak, ordenagailu programak eta datu-baseak. Interpretazio artistikoak, fonogramak, ikus-entzunezko grabazioak eta irrati emankizunak ere babesten ditu jabetza intelektualak.

Zer geratzen da Jabetza Intelektualeko babesetik kanpo?Ideiak, prozedurak, operazio-metodoak edo kontzeptu matematikoak kanpo geratzen dira, baina ez beraien adierazpenak. Lege-mailako edo erregelamendu-mailako xedapenak, beraiei dagozkien proiektuak, juriskidzio-organoen ebazpenak eta erakunde publikoen egintzak ere kanpo geratzen dira, baita testu horien itzulpenak ere.

Zergatik da beharrezkoa jabetza intelektuala babestea? Jabetza intelektualeko eskubideek aitortza egiten diete sortzaileei, eta, horrez gain, beraien lanengatik eta prestazioegatik dagokien ordainsari ekonomikoak ematen dizkiete. Era berean, sorkuntzarako eta lanetan eta prestazioetan inbertitzeko pizgarria da. Ondorioz, gizarteari bere osotasunean egiten dio mesede.

Noiz dago babestuta lan edo prestazio bat?Sorkuntza unetik bertatik daude babestuta, titularrek legearen babes osoa jasotzen baitute inolako baldintza formalik bete behar izan gabe.

Zer dira babesteko neurri teknologikoak?Neurri teknologikoen helburua behar bezalako baimena ez duten lanen edota prestazioen erabiltzaileei horien erreprodukzioa, komunikazio publikoa, eta abar galaraztea edota mugatzea da.
Neurri teknologikoek ezin diete eragotzi ustiapen-eskubideen erabiltzaileei eskubide horri ezarritako mugetako batzuez gozatzea. Muga horiek gizarte- eta kultura- arrazoiengatik ezarri dituzte, bai eta segurtasun-nazionalarengatik ere. Hala, erabiltzaile/onuradunek  aukera daukate kasu zehatz batzuetan erreproduzitzeko, komunikaziorako, banatzeko eta abarretarako eskubideak erabiltzeko, lanen titularrei horretarako baimena eskatu beharrik gabe.
Neurri teknologikoen aplikazioak jabetza intelektualeko eskubideen titularren ustiapen-eskubideei ezarritako mugak ahultzen dituen kasu guztietan, beharrezkoa izan da titular horiek hainbat bitarteko ematea, mugen onuradunek horietaz goza dezaten. Titularrek bitarteko horiek borondatez ematen ez dituztenean, mugen onuradunek organo jurisdikzionaletara joateko aukera izango dute, betebehar hori betetzea eskatzeko.
 

Gaiarekin lotutako dokumentuak


Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para dar una mejor experiencia de navegación. Si continúa navegando se considera que acepta nuestra política de cookies

  • Entendido