Hezkuntza Ministerioak Atari hau sortu du, Lanbide Heziketa ahalik eta herritar gehienei ezagutzera emateko helburuz. Heziketa-eskaintza honi buruz Internet bidez jaso daitekeen informazio guztia topa daiteke atari honetan.
Lanbide Heziketak laneratze-portzentaje handia eskaintzen du. Horregatik, beharrezkoa gertatzen zen heziketa lan-jarduerarekin edo beste erabateko jarduerekin konbinatzeko aukera emango zuen modalitate bat eskaintzea. Lanbide Heziketaren eskaintza malguagoa da orain, eta ikasketa horiek irakaskuntza presentzialeko edo urruneko irakaskuntza bidezko erregimenetan egitea ahalbidetzen du, eta era horretan, herritarren premiak asetzen ditu.
Eskaintza hau, hain zuzen ere, Lanbide Heziketako ikasketak ikastetxeetan eta ordutegi presentzialean egiterik ez dutenei bereziki zuzendua dago.
Web orri honen bitartez, Hezkuntza Ministerioak eta Autonomia Erkidegoek Urruneko Lanbide Heziketaren alorrean eskaintzen dituzten irakaskuntzen berri jaso ahal izango dituzu.
Lanbide Heziketako hezkuntza-zikloen modulukako egitura horri esker, ikasle bakoitzak, modalitate honetan, modu autonomo batean erabaki dezake zein modulutan matrikulatu nahi duen, bere egoera pertsonalen eta horri eskaini diezaiokeenaren arabera.
Sartzeko baldintzak eta ordu kopurua modalitate presentzialaren antzekoak dira.
Modulu profesional bakoitzari buruzko amaierako ebaluazioak proba presentzial batzuk gainditzea eskatuko du, eta etengabeko ebaluazio-prozesuekin parekatu beharko da.
Erdi Mailako edo Goi Mailako Heziketa Ziklo bat egindakoan lortzen diren Tituluak berdinak dira Estatuaren lurralde osoan, ikasketa horiek Autonomia Erkidego batean egin edo Hezkuntza Ministerioaren eremuan egin. Hala eta guztiz ere, zenbait Administraziotako heziketa-eskaintzak ditugunez, kontuan izan behar da egutegia, izena emateko sistema, ebaluazio mota eta ikasketa-planak aldatu egiten daitezkeela Autonomia Erkidego batetik bestera edo Hezkuntza Ministerioarenak diren kontuan izanda.
Hezkuntza Administrazio bakoitzak, bere eskumenen esparruan, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu eta ikastetxeei beharrezkoak diren jarraibideak emango dizkie Lanbide Heziketako irakaskuntzetan urruneko hezkuntza abian jartzeko eta jarduteko.