Ud está aquí:
  1. Museo Cerralbo
  2. Informazioa
  3. Erabilerraztasuna

Erabilerraztasuna

Aretoen ezaugarriak direla eta, gehienek sarrera estuak izanik, eta artelanak bere jatorrizko muntatzean, babeserako elementurik gabe, erakusten dituen museografia dela eta, ikusmen urritasuna duten bisitariek Museoan zehar zenbait zailtasun aurkituko dituzte. Aldiz, pertsona gorrek, entzumen urritasuna dutenek edo mugimendu urritasuna dutenek ez dute arazorik izango, Museoa haientzat bereziki egokitu baita.

Hona hemen gai honi buruzko informazio gehiago. Nahi izanez gero, erabilerraztasun liburuxka deskargatu daiteke:

Mugimendu urritasuna duten pertsonak

Museoa barne hartzen duen eraikinaren izaera historikoak eta erakusketen antolaketak zenbait gunek sarrera zailtasunak izatea eragiten dute: ezingo dute areto txikietara sartu, baina areto horiek sarrerako atetik ikusi ahalko dituzte.

Bisita aldez aurretik jakinaraztea aholkatzen dugu ahalik eta zerbitzurik onena eskaini ahal izateko. Museoak bi gurpildun aulki ditu mugimendu urritasuna duten bisitarien eskura. Bisitaldia hasi aurretik, harremanetan jarri sarrera nagusiko segurtasun langileekin. Sarrera Lorategiko atetik egingo da, eskailerak ekiditeko plataforma baitu. Halaber, Txarteldegian Museo Erabilerraza liburuxka emango da bertan informazio guztiak, ibilbideak eta zerbitzuak izanik.

Nola iritsi

Ibilgailu egokitudun autobus lineak: 1, 2, 3 (itzulera), 44, 46, 74, 75, 133, 148, 202, C1 eta C2 (EMT-ren Bezeroen Arretarako Zerbitzua: 902 50 78 50).

Metro geltoki egokituak: Ventura Rodríguez (L3), c/ Princesa 22ra irteera; eta Plaza de España (L3, L10) , 20ra irteera eta Plaza del Conde de Toreno-ra irteera (Madrilgo Metroko Bezeroaren Arretarako Zentro Interaktiboa: 902 44 44 03).

Aparkaleku publikoa: Plaza de España; 60 aparkaleku egokitu (91 548 08 66).

Inguruko espaloiek janguneak dituzte, udal arautegiak ezarritakoaren arabera.

Pertsona gorrak edo entzumen urritasuna dutenak

Hitzaldi, kurtso, jardunaldi eta bestelako jarduera publikoetarako, Cerralbo Museoak ZME (zeinu mintzaira espainiarra) interpretazio zerbitzua eskaintzen du aldez aurretik eskatuz gero, gutxienez aste beteko aurrerapenarekin 91 547 36 46 telefonora deituz. Halaber, jauregiaren eta Cerralbo familiaren historia azaltzen duen aurkezpen bideo bat ikus daiteke (Bideo Aretoa) ingeleseko eta gaztelaniako azpitituluekin.useoak begizta magnetiko finkoak ditu Txarteldegian, Ekitaldi Aretoan eta Areto Didaktikoan entzumen urritasuna duten pertsonentzat. Horrez gain, indukzio magnetiko loturak eta audiogidentzako autoanplifikadoreak ditu eta banakako indukzio magnetiko loturetara konektaturiko irratigidak nahiz autoanplifikazioarako tresneria eramangarria eskaintzen ditu jarduerak burutzen diren gainontzeko aretoetarako (Dantza Aretoa, Aldi Baterako Erakusketa Aretoa eta Hilabeteko Pieza Aretoa), izena ematean edo erreserba egitean hala eskatuz gero.

Subir