Ministerio de Educación, Cultura y Deporte - Gobierno de España

Museo Cerralbo

Cabecera Museo Cerralbo
  1. Museo Cerralbo
  2. Bisita
  3. Gidaridun bisitaldiak

Gidaridun bisitaldiak

Gidaridun bisitaldiak

Maiatzeko eta ekaineko ostegunetan (jaiegunak izan ezik) 17.30etan eta ostiraletan 10:00etan eta 12:00etan, Confederación Española de Aulas de la Tercera Edad erakundeko borondatezko kultura laguntzaileek doako bisitaldi gidatuak egingo dituzte hasiera ordua baino minutu batzuk lehenago txarteldegian eskatzen duten bisitarientzat (gehienez ere 12 lagun).

Taldeentzako bisitaldiak

Museoak taldeentzako doako bisitaldi gidatuak eskaintzen ditu, Confederación de Aulas de la Tercera Edad erakundeko borondatezko kultura laguntzaileeneskutik. Zerbitzu hau astearte eta asteazkenetan eskainiko da 10:00etan eta 12:00etan. Gutxienez 15 egun aurretik eskatzen duten 5 eta 12 lagun bitarteko taldeek bisitaldia aldez aurretik erreserbatu ahalko dute. Bisitariek museoko sarrera merkea eskuratuko dute. Informazioa eta erreserbak: museo.cerralbo@mcu.es / 91 547 36 46 10:00etatik 14:00etara.

Bisitaldi kulturalak gidari profesional en eskutik

Halaber Museoak erakundeko gidari aditu profesionalek egindako bisitaldiak eskaintzen ditu gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta italieraz. Kontsultatu baldintzak: museo.cerralbo@mcu.es / 91 547 36 46 10:00etatik 14:00etara.

Turismo gidari profesionalak Bestalde, Museoa gidari profesional batekin bisitatu nahi duten talde antolatuak ezingo dira 12 lagunetik gorakoak izan eta bisitaldia asteartetik larunbatera bitartean egingo da. Beharrezko baimena eskuratzeko ezinbestekoa da erreserba gutxienez 15 egun lehenago egitea eta museoaren baldintzak onartzea (museo.cerralbo@mcu.es / 91 547 36 46 10:00etarik 14:00etara).

Museo Cerralbo
c/ Ventura Rodríguez, 17. 28008 - Madrid

  • Imagen
  • Ruta cinco museos

© Ministerio de Educación, Cultura y Deporte - Gobierno de España