Ud está aquí:
  1. Museo Cerralbo
  2. Ikerketak
  3. Ikerlarien arretarako zerbitzua

Ikerlarien arretarako zerbitzua

Cerralbo Museoak bilduma museografikoa, dokumentala eta bibliografikoa hala eskatzen duten ikerlarien eskura jarriko du. Funtsen kontsultarako eskaria arrazoitutako idazki bidez egingo da, postaz Museoaren helbidera edota posta elektronikoz museo.cerralbo@mecd.es helbidera idatziz, gai moduan "Funtsen kontsulta" adieraziz. Kontsulta egiteko baimena jasotakoan, Museoak ondorengo baldintzak sinatzea eta horiek betetzeko konpromisoa hartzea eskatuko dio eskatzaileari:

  • Cerralbo Museoak bere funtsen kontsultarako edozein baimen emateko eskubidea du. Beraz, aldez aurretik baimena jaso ez duen kontsulta oro debekatuta dago.
  • Funtsen hauskortasuna dela eta, funtsak kontu handiz erabili behar dira, eskularruekin manipulatzeko orduan eta kontsulta egiten ari den bitartean arkatza bakarrik erabiliz.
  • Cerralbo Museoaren araudia jarraiki, argitalpen baimen orok jatorria aipatzeko derrigortasuna ezartzen du: "Museo Cerralbo, Madrid".
  • Eskatzaileak Museoari gutxienez argitalpenaren kopia bat eman beharko dio, argitalpenik balego, Liburutegiko funtsetan gera dadin eta arau hauek ezagutzearen eta onartzearen konpromisoa hartuko du, kontsultatutako piezek edo dokumentuek jasotako erabilera oker ororen erantzule izanik.
Subir