Jabetza intelektualaren eskubideak kudeatzeko entitateak

Zer dira jabetza intelektualaren eskubideak kudeatzeko entitateak? Kudeaketa-entitateak irabazi asmorik gabeko entitateak dira, eta helburua "ustiapen-eskubideak edota ondare izaerako beste batzuk kudeatzea da, hainbat egileren edota jabetza intelektualeko eskubideen beste titular batzuen kontura eta interesera".
Espainian jabetza intelektualeko eskubideen titularren elkarte gisa eratutako entitate hauek (egileak, artistak, poduktoreak, etab.) Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren baimena behar dute entitate gisa funtzionatzeko.

Zenbat entitate daude jabetza intelektualaren eskubideak kudeatzeko? Gaur egunera arte, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak zortzi kudeaketa-entitate baimendu ditu. Entitate horiek ondoko eskubideen titularrak ordezkatzen dituzte:
Egileenak: SGAE (Egile eta Editoreen Sozietate Orokorra), CEDRO (eskubide erreprografikoen Espainiako zentroa),VEGAP (artista plastikoen kudeaketarako Visual entitatea), DAMA (ikus-entzunezkoen egile-eskubideak).
Artista interpretatzaileenak edota exekutatzaileenak: AIE (Artista interpretatzaileak edo exekutatzaileak, Espainiako kudeaketa-sozietatea, AISGE (Artista interpretatzaileak, kudeaketa-sozietatea).
Ekoizleenak: AGEDI (eskubide intelektualak kudeatzeko elkartea), EGEDA (ikus-entzunezko produktoreen eskubideak kudeatzeko entitatea).

Zertarako dira jabetza intelektualaren eskubideak kudeatzeko entitateak? Kudeaketa-entitateak ezarrita eta martxan jarrita, titularren eta erabiltzaileen onerako, babestutako lanen eta prestazioen ustiapen eraginkorra bermatzen dute. Titularren onerako, Espainian edota atzerrian euren lanak erabiltzeko kontrola ziurtatua geratzen delako (atzerrian ere bai, atzerriko kudeaketa-entitateekin elkarrekikotasun-akordioak sinatzen dituztelako); eta erabiltzaileen onerako, kudeaketa-entitateetara joaten badira, lanen zein prestazioen gehiegizko erabileren kasuan, munduko errepertorioaren erabilera baketsua bermatua dutelako.

Jabetza intelektualaren eskubideak kudeatzeko entitateak pribatuak ala publikoak dira? Antolaketan eta funtzionamenduan, kudeaketa-entitateek, erakunde pribatuak diren heinean, autonomia osoarekin funtzionatzen dute eta ordenamendu juridikoko arauen behaketara, eta, bereziki, Jabetza Intelektualaren Legean jarritakora baino ez daude atxikita.

Jabetza intelektualaren eskubideak kudeatzeko entitateek nola funtzionatzen dute? Estatutuek emandako eskubideak kudeatzeko, kudeaketa-entitateek erabiltzaileei baimen ez esklusiboak ematen dizkiete, ordainetan sari ekonomikoa ordezkatzen duten titularren kolektiboen eskubideak erabiltzeko.
Erabiltzaileek jasotzen dituzten baimenengatik kudeaketa-entitateei eman beharreko kontraprestazio ekonomikoak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak aurretik edota ostean onartu beharrik ez dituen tarifa nagusiak ezarrita finkatzen dituzte, kudeaketarako agindutako eskubideak erabili nahi dituzten erabiltzaileen elkarteekin tarifak negoziatzeko betebeharrari kalterik eragin gabe.
Bildutako kopuruak legezko titularrei ematen zaizkie, aurretik zerbitzu horiek eskaintzeko sortzen zaizkien gastuak ordaintzeko portzentaje aldagarriak deskontatuta.
Helburuak kudeatzeaz gain, Legeak hala dioelako, entitateek titularren kolektiboen alde aritu behar dute, aholkularitza-, prestakuntza- eta promozio-zerbitzuak eskainita.

Kasu batzuetan zergatik ordaindu behar diet kudeaketa-entitate bati baino gehiagori babestutako lanak edota prestazioak erabiltzeagatik (musika-grabaketak, ikus-entzunezkoak, etab.)? Kudeaketa-entitateak irabazi asmorik gabeko entitateak dira, eta helburua "ustiapen-eskubideak edota ondare izaerako beste batzuk kudeatzea da, hainbat egileren edota jabetza intelektualeko eskubideen beste titular batzuen kontura eta interesera".
Helburu hori betetzeko, gaur egunera arte, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak zortzi kudeaketa-entitate baimendu ditu:
Egileenak: SGAE (Egile eta Editoreen Sozietate Orokorra), CEDRO (eskubide erreprografikoen Espainiako zentroa),VEGAP (artista plastikoen kudeaketarako Visual entitatea), DAMA (ikus-entzunezkoen egile-eskubideak).
Artista interpretatzaileenak edota exekutatzaileenak: AIE (Artista interpretatzaileak edo exekutatzaileak, Espainiako kudeaketa-sozietatea, AISGE (Artista interpretatzaileak, kudeaketa-sozietatea).
Ekoizleenak: AGEDI (eskubide intelektualak kudeatzeko elkartea), EGEDA (ikus-entzunezko produktoreen eskubideak kudeatzeko entitatea).
Egileei, artista interpretatzaileei edota exekutatzaileei, produktore fonografikoei edota ikus-entzunezkoei zein beste titular batzuei dagozkien jabetza intelektualeko eskubideen ezaugarriak independentzia eta bateragarritasuna dira. Bateragarritasunari esker, adibide gisa, soinuduna baino ez den grabaketa (fonograma) duen euskarri batean (CD edota kasetea) hainbat titularri gure legeak aitortutako ustiapen-eskubideak batera existitzen dira. Hala, letraren eta musikaren egile-eskubideak, interpretatzaile kantariarenak edota musika-tresnen exekutatzaileenak eta grabaketaren ekoizlearenak aurki ditzakegu. Azken horren ekimenari eta ardurari esker burutu ohi da grabaketa.
Euskarri jakin bateko (CD, DVD) babestutako lanen eta prestazioen (abestiak, filmak, etab.) ustiapen jakin batean dauden eskubideen titularren aldaeraren arrazoia ustiapen-eskubideak kudeatzeaz arduratzen diren kudeaketa-entitateen parte-hartzea da.
Horrela, adibidez, establezimendu bat girotzeko edota alaitzeko; hots, grabaketaren edukia publikoari komunikatzeko, euskarri bateko (CD edota kasetea) musika-grabaketaren bat erabiliz gero, hainbat titularri legeak aitortutako eskubideak erabiltzen arituko gara. Eta titular horiek kudeaketa-entitateei kudeaketa edozer modutara agindu arren, borondatez edota legeak hala dioelako, horietako bakoitzera jo beharko dugu kudeatzen dituzten eskubideen baimena eskatzeko eta euren tarifak kontuan izanda ezartzen duten prezioa ordaintzeko.

Gaiarekin lotutako dokumentuak


Documentos Relacionados

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para dar una mejor experiencia de navegación. Si continúa navegando se considera que acepta nuestra política de cookies

  • Entendido